"Musika barik, bizitza akats bat izango litzateke" Friedrich Nietzsche.

2014/12/03


KONTZERTUA!!

Badago Paraguay-n, Cateura izeneko herri txiki eta txiro bat. Herri honetako nagusi eta umeak, oso bizitza zaila daukate eta hau hobetzeko, irtenbidetxo bat topatu dabe. Euren herrian dagoen zabortegi batetik, zaborra hartu eta musika instrumentuak egin dabez. Honegaz, orkestra bat eratu dabe eta mundutik kontzertuak egiten hasi dira.
Euren bizitzako egoera zailak, musikaren botereagaz aldatu dira. Musika egiten dabenean, hobeto sentitzen direlako eta horrela, arazoetatik urruntzen direlako. 
Zelako boterea musikarena, eh???
Hau guztia kontatzen deutsuet...Bilbora datozelako kontzertu bat ematera!!!
Interesatuta bazauzie, gurasoei esan eta hona sartu sarrerak erostera!!
Eta hobeto ezagutzeko...Hemen ixten deutsuet euren bideotxo bat.
Bitartean, badakizue... Musikaz gozatu eta zoriontsuak izan!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario