"Musika barik, bizitza akats bat izango litzateke" Friedrich Nietzsche.

2018/06/08


UDALETXEAN ERE...MUSIKA EGITEN DOGU!!

Atzo,Eskola Agenda 21eko plenoa ospatu zan Udaletxean.
Eta gu...Plenoaren ostean...Ekitaldi musikal bat eskeini gendun Arabiar Aretoan!!!
Alkatea be...Gure kontzertua ikusi eta entzun eban!!
Urduritasuna,gogoa,garrantzitsu sentitu...Dana batera eta...Emaitza ikaragarri ederra!!
Zorionak benetan nire artistei,bikainak zarie!!!
(8 ikasle bakarrik eramateko agindua neukan...Pena handiagaz geratu nintzen baina aretotxoa ez da handia eta Udaletxetik,horrela eskatu euskuen...)
Hemen klikatu egun zoragarri honen bideo eta argazkiak ikusteko!!
Eta badakizue...Musikaz gozatu eta zoriontsuak izan!!






2018/06/06


KANTAGINTZAKOAK...LA CASILLAN!!

Maiatzaren 24ean,dakizuen moduan,La Casillan egon ginen!!

Han,emanaldi bikaina eskeini gendun!!
Kantagintza,triki,txistu eta dantzako ikasleak,ondo baino hobeto abestu,jo eta dantzatu zenduen!!
Ay,nire artistak...Hemen ixten deutsuedaz,egun berezi eta bikain horren bideoak!!!HEMEN KLIKATU!!
Musikaz gozatu eta zoriontsuak izan!!



2018/06/01


ZORIONAK,ZORIONAK ETA ZORIONAK!!!

Primeran urten dira Jaialdi guztiak!!
Ez da erreza izan!Entsaioak,bi Jaialdi jarraian,arropa eta instrumentuak ekartzen gogoratu...
Hala ere,lortu dozue!!Banekien horrela izango zala!!
Artista batzuk zarie!!!
Esan bezala.ZORIONAK eta badakizue...Musikaz gozatzen jarraitu eta zoriontsuak izan!!





2018/05/21


MUSIKA ETA KANTAGINTZAKO JAIALDIAK!!

Aste honetan,Musika eta Kantagintzako Jaialdiak ospatuko doguz!!
Hemendik,klasean esan deutsuedan bezala,lasaitasuna eta ilusioa eukitea eskatzen deutsuet!
Lan ederra egin dozue eta hori plazaratzeko egunak heldu dira!!
Ilusioaren jantzia ipini eta egun hauetan,inoiz baino gehiago,Musikaz gozatu eta ZORIONTSUAK IZAN!!!